Edukira joan

Samuel Maharero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel Maharero

Bizitza
Jaiotza1856
Herrialdea Namibia
HeriotzaBechuanalandia1923ko martxoaren 14a (66/67 urte)
Familia
AitaMaharero
Jarduerak
Jarduerakparamount chief (en) Itzuli eta Erresistentziaren kidea
Lantokia(k)Hego-mendebaldeko Afrika Alemana
Samuel Maharero 1904an.

Samuel Maharero (18561923ko martxoaren 14a) herero herriaren buruzagietako bat Alemaniako Hego-mendebaldeko Afrikan (egun, Namibia). Herero eta nama herrien genozidioaren aurka matxinada sustatu zuen.

Mahareroren semea zen, hereroen artzain eta gerlari garrantzistu bat zena. Samuelek eskola luteranoan ikasi zuen eta apaiza izateko hautagai ontzat hartu zuten.

1884ean Otto von Bismarck protektoratu alemana sortu zuen egungo Namibian Adolf Lüderditzen eskariz. Hurrengo urtean, Deutsche Kolonialgesellschaft für Südwestafrika sortu zuten eta Heinrich Göring izendatu zuten alemaniako gobernuaren komisionatu. Theodor Leutweinen laguntzarekin schütztruppe deituriko indar armatuekin batera kolono alemanen botorea gailendu zen.[1]

Aita 1890ean hil zenean, Okahandja eremuarenn lidergoa lortu zuen, baina ez zuen aitaren aberastasun eta abereetako asko lortu. Hasiera batean, Theodor Leutwein gobernadore alemanarekin harreman ona izan zuen, baina gutxinaka gero eta arazo gehiago sortu ziren, hala nola nekazari alemanen erasoak, zailtasun ekonomikoak, izurriteak eta hereroen lurrak trenbideak eraikitzeko erabiltzea.

Maharerok Alemaniako gobernuaren aurkako matxinada antolatu zuen ezkutuan, gainerako nagusiekin. Lehen erasoak 1904ko urtarrilaren 12an hasi ziren, eta arrakastatsuak izan ziren; nekazari alemanen familia batzuk erahil zituzten, 123 kolono hain zuzen ere.[1] Alemaniako Guillermo II.ak Leutwein ordeztu eta Lothar von Trotha jenerala bidali zuen, 15.000 gizonekin batera eta 5.000 markoko saria eskaini zuen Maharero harrapatzeagatik. 1904ko abuztuaren 11an, Waterbergeko batailan alemanek hereroak garaitu egin zituzten.

Alemaniak, Lüderitzeko badian Shark Island bezalako beste kontzentrazio-esparruak sortu, bortxazko lanarekin zigortu, herritarrak Omahekeko basamortura erbesteratu (Kalahari), goseteak eragin eta bestelako gizadiaren aurkako krimenak eragin zituen, milaka hereroren bizitzarekin amaituz.[2][1][3]

Maharerok hainbat herritar Bechuanalandiako protektoratu britainiarrera eramatea lortu zuen (egungo Botsuana). Erbesteratutako hereroen buru izan zen, eta Sekgathôlê-ren laguntzaile garrantzitsu bat bihurtu zen, Bechuanalandiako iparraldeko buruzagi garrantzitsu bat.

Samuel Maharero bertan hil zen 1923an. 1923ko abuztuaren 23an, bere gorputza Okahandjara itzuli eta zeremonioski lurperatu zuten. Egun, Namibiako heroi handitzat jotzen dute, eta Hereroen egunean ospatzen dute, abuztuaren 26an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) «El primer genocidio del siglo XX: la brutal masacre alemana en Namibia» historia.nationalgeographic.com.es 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Cómo fue el "genocidio olvidado" de Namibia, cometido por Alemania y reconocido un siglo después» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Una herencia sangrienta – DW – 12/01/2004» dw.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Harring, Sidney, en Encyclopedia of Genocide and Crimes Against Humanity. Herero. Ed. Macmillan Reference. pp. 436-438. ISBN 0-02-865848-5

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]